miércoles, 26 de octubre de 2011

Gabonak

Eguberria, Eguberriak edo Gabonak egun berriaren ospakizuna da, hau da, eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko jaia, neguko solstiziokoa. Azken mendeotan, kristautasunak bereganatu du, izen horiek mantenduz eta Natibitatea izena ere erantsiz, Jesukristoren jaiotza ospatzeko (ez dago batere frogarik garai horretan jaio zenik; baina, antzinako ospakizun pagano handiari, kristau ospakizun handia jartzea zegokion). Gaur egungo kristauentzat jai garrantzitsuenetakoa da, Aste Santuarekin eta Mendekosterekin batera; eta paganoentzat ere halaxe izaten jarraitzen du, duela milaka urte bezala.
Ohitura paganoen ezaugarri dira zuhaitzen gurtza (Eguberriko pinua) eta opariak dakartzan pertsonaia (Olentzero, Euskal Herrian; Tió de Nadal, Katalunian; Bizar Zuri, Aita Noel edo —izena kristaututa— Santa Klaus, beste hainbat tokitan). XX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, kontsumismoak oparien ohitura hori bultzatu eta muturreraino eraman du, Eguberria kontsumismoaren jai nagusi bihurtzeraino: munduko gizarte kontsumistenetako erdi eta goi mailetako jendeek, urte sasoi horretan, diru kopuru handiak xahutzen dituzte opariak erosten.
Kristauentzat, Eguberria egun handia da, urte sasoi horretako ospakizunaren gailurra, eta amaiera kristau gehienentzat, abenduaren 25ean. Egun horretan, Jesukristoren jaiotza ospatzen dute Erromatar Eliza Katolikoak, Eliza Protestanteak eta Errumaniako Eliza Ortodoxoak. Ekialdetar Eliza Ortodoxoak berriz, urtarrilaren 7an ospatzen du, ez baitzuen gregoriotar egutegia onartu.

lunes, 24 de octubre de 2011

toki alai aurkezpena

Zera dio gure Hezkuntza proiektuak: Toki-Alai Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Proiektu publikoa eta dohainekoa da, D Ereduan diharduena, eta Irungo hiriko auzo desberdinetako ikasleak biltzen dituena. Hartzen duen lurralde-esparrua zabala eta anitza da, eta halakoa da, era berean, bertara biltzen diren ikasleen gizarte-esparrua .
Horixe da, beraz, Irungo herriari eskaintzen dioguna: Derrigorrezko irakaskuntza bukatu arteko proiektu publiko, euskalduna eta zabala.
1.984 urtean jaio zen proiektu hura zera bihurtu da: mila ikasle, beraien gurasoak eta ehun bat irakasle. Hiru eraikuntza eta egitasmo berri anitzak.



 http://www.tokialai.org/sarrera.cfm?hizkuntza=1
http://www.youtube.com/watch?v=CKLmuE67vBs

http://www.youtube.com/watch?v=YX8iJl5TjUE

miércoles, 19 de octubre de 2011

Irudien eskanerra, informatikaren testuinguruan, irudiak (argazkiak, marrazkiak, esku-idazkiak, objektuak...) atzitu eta irudi digital modura gordetzen dituen gailua da. Eskanerrik arruntenak, gaur egun, dokumentua kristalezko leiho baten gainean kokatzen den mahaigaineko eskanerrak edo eskaner lauak dira. Eskuko eskanerrak, berriz, eskuz mugitzen dira eskaneatu nahi den elementuaren gainetik, eta hasierakoak "makila magikoak" bezalako tresna txikia baziren ere, gero eboluzionatu egin zuten eta 3D eskaner bilakatu ziren eta diseinu industrialean, ingeniaritzan, analisi eta neurketetan eta beste hainbat aplikaziotan erabiltzen hasi ziren. Dokumentua modu mekanikoan mugitzen dituzten eskanerrak formatu handiko orriak eskaneatzeko erabiltzen dira.
Inprimagailu bat ordenagailu baten dugun irudi edo testuzko dokumentu bat medio fisiko batetara (orokorrean, papera) pasatzeko funtzioa betetzen duen irteera periferiko bat da. Lehen inprimagailua XIX. mendean sortu zen.