martes, 15 de noviembre de 2011

http://www.youtube.com/watch?v=H1BIs-faJs8

Drogei buruzko komentarioa

Gure gizartean drogek pisu handia dute. Gazteok gero eta lehenago hasten gara produktu hauek kontsumitzen, eta hau oso larria da. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo hasten ziren gazteak zigarroak erretzen. Horrela, helduagoak sentitzeaz gain, besteak baino gehiago zirela ere pentsatzen zuten.

Gaur egun, arazo hori desagertu beharrean, larriagotu egin da: zigarroak erre beharrean kalamua erretzen baitute. Medikuek diotenez, horrelako batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin ondoren, euskaldunon %20k egunero kalamua erretzeko ohitura duela ondorioztatu da. Datu hau izugarria da, batik bat, sortu diren arazoak ikusita.

Diotenez, gazteak 13 urterekin hasten dira, eta gure ustez hauxe da geratu beharrekoa.  Asteburuetan hasten den ohitura txar hau, eguneroko bihurtzen da. Azkenean, beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko. Zenbat aldatu diren ohiturak! Gizakiok betidanik hartu omen ditugu drogak baina gaur egun beste eta maiztasunez egiten da.

Egun, “ohiko” bilakatu da drogak kontsumitzea. Gainera, ez dago drogarik gabeko gizarterik. Jendea arrazoi ezberdinengatik hasten da drogak hartzen. Garbi eduki behar da, ordea, droga mota ezberdinak daudela: alkohola, tabakoa, kalamua, kokaina, heroina eta beste substantzia asko eta asko. Batzuk legezkoak dira eta beste batzuk, ostera, ez. Halere, guztiak dira substantzia psikoaktiboak.

Adibide bezala, kalamua dugu. Hau, gure gizartean kontsumitzen den legez kanpoko droga nagusiena da. Bere kontsumoa oso zabalduta dago, eta askok legaltasunez bizi dute droga hau. Beste adibide bat, alkohola da. Droga legala dugu, eta normaltasun osoz edaten da gizartean.

Ohitura hauek aldatu behar dira, eta bizitza osasuntsuago bat egin. Gainera, beti da txarra droga kontsumoa, baina geroz eta gazteago hasi mundu horretan, orduan eta kalte handiagoa egingo digute. Beraz, zaindu ditzagun gure buruak!

DROGAK

Droga prozesu kimiko edo gehiago aldatu dezakeen gaia da. Drogak, gaixotasun  bat tratatzeko, sintoma bat leuntzeko, uharra edo trebetasuna emendatzeko edota buruaren egoera erabili daitezke.
Etimologikoki, "droga" hitza "droog" Flandiar-Behe Alemaniar hitzetik dator. "Lehorra" esan nahi du, lehenaldian drogak landare lehorrekin egiten zirelako.





Eragina

Honako faktore hauek baldintzatzen dute droga baten eragina:
  • dosifikazioa.
  • beste drogekin edo janariarekin nahasketa.
  • sarbidea (irensketa, arnasketa, ziztada edo xiringada, irenste).
  • sujetoaren egoera pertsonala edota inguruabarra.
  • droga bati buruz hartzaileak izan ditzakeen usteak ("placebo" eragina).

 Droga motak

  • Lasaigarriak.
  • Pizgarriak.
  • Aluzinagarriak.

Banaketa

Drogen banaketa bi eratan egiten da, legalki eta ilegalki, izan ere hainbat droga egoera legala dute eta beste batzuek berriz ez. Legeak sortu dira bai droga ilegal baten erabilpena zigortzeko edota droga legal baten ekoizle, saltzaile edota erabiltzaile baten lizentzia bermatzeko. Legeak sortu dira, droga legalen kontsumoa arautzeko eta tasak kobratzeko.

Drogaren atxikipena

Drogen atxikipena drogen menpekotasun konpultsiboa ematen denean gertatzen da. Gertakari hau historian zehar gertatu da, batez ere opioarekin. Halaere, hogeigarren nekazaritza eta biokimika teknika aurreratuak direla medio prozesu hau bizkortu da agente biologikoen garbi sintesi eta lehen existitzen ez ziren "anfetamina" eta "gamma-hidroxibutirato" (GHB) sorrerari esker