lunes, 7 de noviembre de 2011

Toki Alaiko “Alaikiro” Guraso Elkartea, Toki Alai eskolan haurrak dituzten guraso guztien batzarra da. Gure zentruaren betebeharretan gurasoen partaidetza sustatu, ikasturtean zehar ekintza ezberdinak burutu eta Eskola Kontseilu edota beste batzordeetan parte hartzea ditu helburu


 Eskola kontseilua

Eskola Kontseilua ikastetxeko Ordezkaritzako Organo Gorena da, non bertako erabaki garrantzitsu gehienak hartzen edo onartzen diren.
Gure elkarteko zenbait kide Organo honetan eta bere hainbat Batzordeetan (Iraunkorra, Obrak, Ekonomikoa, Jangela,…) aktiboki parte hartzen dute.
 
 
IKASTURTE OSOAN ZEHAR:
-Asteazkenean 3etatik 5ak arte eskolaz kanpoko ekintzak (Plastika, Judo, Dantza, Trikitixa,…)
-Jangela garaiko ekintzak.
-Guraso Eskola .  

PUNTUALAK:
-Hiruhilabeteko txangoak
-Santo Tomaseko txistorrada
-PINera irteera
-Olentzero eguneko gabon kantak
-Ihauterietako autobusak
-6. Mailako ikasleei opari oroigarria
-Ikasturte bukaerako irteera (Arcachon, Senda Viva, Zaragozako Atrakzio Parkea,…)
-Ikasturte bukaerako jaia

No hay comentarios:

Publicar un comentario