Gure gizartean drogek pisu handia dute. Gazteok gero eta lehenago hasten gara produktu hauek kontsumitzen, eta hau oso larria da. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo hasten ziren gazteak zigarroak erretzen. Horrela, helduagoak sentitzeaz gain, besteak baino gehiago zirela ere pentsatzen zuten.
Gaur egun, arazo hori desagertu beharrean, larriagotu egin da: zigarroak erre beharrean kalamua erretzen baitute. Medikuek diotenez, horrelako batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin ondoren, euskaldunon %20k egunero kalamua erretzeko ohitura duela ondorioztatu da. Datu hau izugarria da, batik bat, sortu diren arazoak ikusita.
Diotenez, gazteak 13 urterekin hasten dira, eta gure ustez hauxe da geratu beharrekoa. Asteburuetan hasten den ohitura txar hau, eguneroko bihurtzen da. Azkenean, beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko. Zenbat aldatu diren ohiturak! Gizakiok betidanik hartu omen ditugu drogak baina gaur egun beste eta maiztasunez egiten da.
Egun, “ohiko” bilakatu da drogak kontsumitzea. Gainera, ez dago drogarik gabeko gizarterik. Jendea arrazoi ezberdinengatik hasten da drogak hartzen. Garbi eduki behar da, ordea, droga mota ezberdinak daudela: alkohola, tabakoa, kalamua, kokaina, heroina eta beste substantzia asko eta asko. Batzuk legezkoak dira eta beste batzuk, ostera, ez. Halere, guztiak dira substantzia psikoaktiboak.
Adibide bezala, kalamua dugu. Hau, gure gizartean kontsumitzen den legez kanpoko droga nagusiena da. Bere kontsumoa oso zabalduta dago, eta askok legaltasunez bizi dute droga hau. Beste adibide bat, alkohola da. Droga legala dugu, eta normaltasun osoz edaten da gizartean.
Ohitura hauek aldatu behar dira, eta bizitza osasuntsuago bat egin. Gainera, beti da txarra droga kontsumoa, baina geroz eta gazteago hasi mundu horretan, orduan eta kalte handiagoa egingo digute. Beraz, zaindu ditzagun gure buruak!
No hay comentarios:
Publicar un comentario